XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) terminoa jasoz semifaktibo izendatzen duelarik (oroitu, jakin, sinetsi, pentsatu, esan, entzun)8 Agian aditz batzu semifaktiboak direla esan ordez, eta horrela estrukturalismo ortodoxoari eutsi, faktibo/ezfaktibo oposizio binarioa ez dugula esan genezake eta bai Brondal semantista estrukturalista ez-ortodoxoari jarraituz, hiru ataldun oposizioa, elemento neutro bat duela, plantetu: faktiboa/ez faktiboa/ ez faktiboa ez ez-faktiboa.

Dena den, gehiegizko generalizazioen kontra ohar erazten gaituzte: menperatua luze samarra denean -la ere erabiltzen omen dute idazleek.9 Dana dala ziurtasuna adierazten daben aditzak izan arren, esaldi menperatuak luze samarrak diranean, konturatu barik, -la esaldi ezaugarria ere erabilten dabe sarritan idazleek, zaharrek eurek ere (Arejita 1983: 77).

3. Perpaus nagusiak baiezkoa izan behar du, kasuren batean galdera izatea posible bada ere.10 Esaldi nagusiak baiezkoan egon bear dau. Kasuren batzuetan itauna izan arren ere erabilten da (Arejita 1983: 76).

Patxi Altunak oraintsu aipatu ditugun iritzi batzu aztertu eta kritikatzen ditu, guri txit mesedegarri zaigun testu-oinarri batekin:

Fray Bartolomeren Errijetako Olgueeta, ta Daantzen neurrizco-gatz-ozpinduba.

Altunak, Altubek eta Azkuek esandakoak ez direla egia osoa dio, -na galdegaia den konpletiboarekin agertzen delako, bai eta -la galdegaia ez denean agertu ere.

Hurrengo adibideak ematen ditu:

Errazuazco olgueetiac, esaten da bada, ezdabela eragozten Jaungoicua serbidutia

Non Errazuazco olgueetiac galdegaia baita.

Dinodan guztia, eguiya dana, ezaututeco, inoc dudaric badauca, contu imini begui ta icusico dau...

Non konpletiboa galdegaia baita.

Ezda errez sinistuten, Sacerdote Jaunac, ta religiosuac, euren estadu Santubagaz aaztuta, saraubetan dantzan egiten daveela

Altunak, arazoarekin aurrera jarraiki, ondorio hauek erakusten ditu:

1. -la ezaugarria duten konpletiben aditz nagusiak eta -na dutenak ia berak dira, salbuespen bakarra ukatu izanik; aditz batzuk bietara jokatzen dute.

2. Aditz nagusiaren menpean eta batez koordinaturik -na eta -ladun konpletiboak agertzen dira.

3. Baiezko balioa duten ezezko perpaus nagusiekin -na agertzen da.

Eta Altunaren proposizio nagusia, baieztapen sendo baino, susmo sendo baten mailan dagoelarik: -na eta -nik mintzagaia direnean erabili behar dira; -NIK erabiltzeko horretaz gain perpaus nagusiak ezezkoa izan behar du.11 Jakina, ondorio honetara heltzeko hemen aurkezten ez dugun argudio eta adibide-kate bat dakar.

Jose A. Mujikak Fray Bartolomeren lan beretik harturiko perpaus batzu aztertzen ditu (baita Barrutiaren eta D. Manuel Lekuonaren testu banakoak ere, hots hiru hizkuntz egoera, hiru sinkronia).

Mujikak ez du mintzagaitasunaren eragina argi ikusten, 12 Altunari kontra eginik, baina Altunak berak ere ez dio argi ikusten duenik. bere ustez, ondorio horretara heltzeko testua gehiegi behartu behar da konpletiboa mintzagai izanik ere -la erabil daitekeela eta. 13 testu horietako bakoitzean -(e)na konpletiboa mintzagai ote eta -(e)la konpletiboa ez? Hori esateak testuak gehiegi behartzea dirudi. Konpletiboa mintzagai izanik ere beraz, badirudi -(e)la nahiz -(e)na erabil daitekeela(Mujika 1982: 17).

Bigarren froga gisa, autore batzuren testuak ematen ditu (...).